3D diseinurako

De Wikiharitulab
Ir a la navegación Ir a la búsqueda

Software ugari dago 3Dn diseinatzeko. Azken batean .STL formatua duen artxiboa esportatu dezakeen edozein programak balio digu.

Kontutan hartu behar dugun lehenengoko gauza programa modu lokalean erabili nahi dugun edota "hodeian" (enpresaren baten zerbitzarietan) dagoen plataformaren batean.

Erabakiak hartzerako orduan aldagai anitz daude: pribatutasuna, irisgarritasuna, hizkuntza, ...

Guk erabili ohi ditugunak komentatuko ditugu 3 direla batez ere: FreeCad, Blender eta TinkerCad


Hirurak doakoak dira, baina FreeCad eta Blender gainera Sofware librea dira (hemen software librearen inguruan informazio gehiago)

Aukera ezberdinen artean zein hartu erabakitzeko kontutan hartu beharko duzu:

  • Duzun ezagutza maila, edota zenbat denbora emon nahi duzun ikasten
  • Zertarako erabili nahi duzun
  • Non kokatuta egotea nahi duzun (zure ordenagailuan edota hodeian)


TinkerCad // Oso interface erraza du, eta denbora gutxi baduzu edo sakondu ez baduzu nahi, hasierako esperimentuak eta diseinuak egiteko nahikoa da.

FreeCad // Programa hau parametrikoa da, hau da zenbait prozesu errepikatzea baimentzen du, geruzekin lan egitea baimentzen du eta horrek diseinu konplexuagoak egiteko aukera ematen du. Ingenieritzan asko erabiltzen da.

Blender // Programa hau oso erabilia izaten da sortzaileengatik ematen dituen aukera anitzengatik. Bideojokuak egiteko ere balio izaten da, baina, ikasteko eta teknika hartzeko denbora eman beharko diozu.


Hauek dira guk erabili ohi ditugunak, baina pilo bat daude!