3D inprimagailua

De Wikiharitulab
Ir a la navegación Ir a la búsqueda

3D inprimaketa digitalki fabrikatzea baimentzen duen teknologia multzoa da.

Fabrikazio digitalean ordenagailuz diseinatu eta ordenagailuz kontrolatzen da makina. Horretarako bitarteko software bi beharko dituzualarik:

1.- CAD // Computer Aid Design // Ordenagailuak lagunduta diseinatzeko softwarea
2.- CAM // Computer Aid Manufacturing // Ordenagailuak lagunduta fabrikatzeko softwarea


3D inprimaketaren kasuan materiala gehituz fabrikatu egiten dira objektuak. Prozesu honetan, material jakin bateko geruzak bata bestearen gainean jarriz osatzen da objektua.

Horrek makinaren egitura baldintzatzen du, espazioan 3 dimentsiotan mugitu behar izango duelarik materiala behar den tokian kokatzeko. 3D inprimagailuaren kasuan mekanika eta programazioa lotuta 3 motorekin mugitzen diren hiru ardatzek (X,Y eta Z)lortzen dute inprimagailuak duen barne espazio osotik mugitzea.

haritu laborategian dugun 3D inprimagailua honakoa da:

Ultimaker 2+

Ultimaker 2+.jpg
       Inprimatze bolumena: 223 × 223 × 205 mm
       Kaparen altuera de 20 a 200 micras
       Materialak PLA, ABS, CPE, CPE+, PC, Nylon, TPU 95A.
       https://ultimaker.com/en/products/ultimaker-2-plus


3Dn diseinatu eta inprimatzeko, 3D inprimagailuaz gain, zenbait baliabide beharko dituzu, ondoko esteketan aurkitu ahal izango dituzu:


3D diseinurako CAD softwarea
3D fabrikaziorako CAM softwarea
3D inprimaketarako erabili ohi diren material ezberdinak
3D errepositorioak oso baliagarriak dira proiektuetarako ideiak hartzeko, beste pertsona batzuen lan egiteko moduetatik ikasteko, ezagutza partekatzeko, eta abar pilo bat!