Fabrikazio digitala

De Wikiharitulab
Ir a la navegación Ir a la búsqueda

Fabrikazio digitala, makinak ordenagailu bidez kontrolatzen direnean ematen da.

Badira fabrikazio digitalerako ohikoak diren bideak sustraktiboak eta aditiboak.

Sustraktiboetan materiala kentzen da, adibidez CNC makinetan eta laser mozketa makinetan. Aditiboetan materiala gehitzen da, adibidez 3D inprimagailua.

Teknologia ezberdin asko dago prozesu hauek egiteko, baina orokorrenak (batez ere haritulab.eus bezalako espazio informaletan 3 dira):


  • CNC fabrikazioa (Computer Numerical Control) Zenbakizko Kontrola // Egur tableroak ebakitzeko erabiltzen da askotan teknologia hau. Fresa bidezko material kenetan oinarritzen delarik.


  • 3D inprimaketa: objektuak eraikitzen dira urtutako material ezberdinen kapak gehituz.


  • Laser mozketa: Non material ezberdinak (egurra, kartoia, metakrilatua,...) grabatuak, ebakiak edo markatuak izan daitezke laser bidez.


Guk azken biak erabili ohi ditugu laborategian, bi makina ditugularik gure proiektuak aurrera ateratzeko 3d inprimagailu bat eta laser mozketa makina bat. Hauen inguruan apur bat ikasteko sarrera bi sortu ditugu:

Ultimaker 2+

       Inprimatze bolumena: 223 × 223 × 205 mm
       Kaparen altuera de 20 a 200 mikra
       Materialak PLA, ABS, CPE, CPE+, PC, Nylon, TPU 95A.
       Informazio gehiago nahi baduzu hemen duzu fabrikatzailearen web gunea: https://ultimaker.com/en/products/ultimaker-2-plus

3D inprimagailuaren inguruan informazio gehiago izan nahi baduzu, honako esteka jarraitu dezakezu 3D inprimagailua

Laser ebakitzailea Rayjet de Trotec

       Laser mota: C02
       Grabazio eremua: 457 x 305 mm
       Piezaren altuera maximoa: 145 mm
       Dimentsioak: 726 x 412 x 680 mm
       Grabazio abiadura: 1,5 m/s
       Software: Rayjet Commander Software,
       Pisua: gutxi gora behera. 50 kg, Lente: 2,0 pulgada,
       Laser potentzia: 12-50 wattio
       Informazio gehiago nahi baduzu hemen duzu fabrikatzailearen web gunea: https://www.rayjetlaser.com/en-us/products/rayjet-50-laser-engraver

Laser mozketa makinaren inguruan informazio gehiago izan nahi baduzu, honako esteka jarraitu dezakezu laser mozketa makina


Fabrikazio digitalaren ezaugarri interesgarrienetako bat azken finean, batez ere hezkuntzarako, egiten duzuna beste pertsona batzuekin partekatu dezakezula da. Beste pertsona bat diseinu horren gainean ere eragin dezakeelarik, horrela denon ezagutza handituz.

Esteka honetan haritulab laborategiko diseinuak partekatzen ditugu: Haritulab diseinuak

Kontutan hartu zure diseinua partekatu aurretik interesgarria dala lizentzi baten baitan egitea, horrela erabiliko duten beste pertsonek partekatzeko marko bat izango dute eta ez da gaizki ulerturik suertatuko.

Esteka honetan: Ezagutza partekatzen zure diseinuak eta sorkuntzak partekatzeko lizentzien inguruan eraikitzen gabiltza.


Interesgarria suertatu dakizuke hiztegi hau: Zenbakizko kontrolaren Hiztegia